Skip links

Privacy Policy

Bezero eta hornitzaileekiko harremana hobetzeko, informazioa eta agiriak bidaltzeko prozesua azkartzeko, gure erabiltzaileei zerbitzuei buruzko berriak emateko eta horiek gure produktuei dagokienez zer interes eta lehentasun duten jakiteko erregistratzen dira datu horiek.

Datuak Babesteko Lege Organikoak berariaz jasotzen dituen datu horietara sartzeko, horiek ezabatzeko, zuzentzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubidea du erabiltzaileak. Horretarako, eskaria egin behar dio idatziz erabiltzaileak Ihobe S.A.ri, eta helbide honetara bidali: Urkixo zumarkalea 36 Zk – 6. solairua , 48011 BILBO (Bizkaia). Eskarian datu hauek erantsi behar dira: izen-abizenak, jakinarazpenak jasotzeko helbidea, zer eskatzen duen zehazki, data eta interesatuaren sinadura.

Ematen diren datu pertsonalak ENPRESAK-BEZEROAK izeneko Ihobe S.A.ren fitxategian gordeko dira. Fitxategi horren berri Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinarazi zaio -2011900145 zenbakia du-, eta datuen segurtasuna bermatzeko eta datuak aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea edo atzitzea saihesteko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak betetzen ditu.

Fitxategi horren helburua da Ihobek bere bezeroekin dituen harremanak kudeatzea eta ingurumen-iraunkortasunari buruzko informazioa zabaltzea.