Skip links

Hitos / Reuniones agree

Preloader
  • Gasteizek AGREE europar proiektuaren lehenengo bilera hartu du

    Proiektuaren lehenengo bilera 2019ko irailaren 5ean egin zen Gasteizen, eta bazkideen (Eusko Jaurlaritza, Ensanche XXI, Etxegintza, Bidebi, Ihobe eta Tecnalia) nahiz Europako Batzordeko EASME agentziaren proiektu honetarako arduradun diren Stephan Renner (Officer) eta David Tallonen (Officer finantzaria) aurkezpenekin hasi zen. Jarraian, Mario Yoldik (Eusko Jaurlaritza) proiektuaren laburpena egin zuen, nabarmendu ostean Euskadiko eraikin gehienek D kualifikazioa edo baxuagoa daukatela energia-efizientziari dagokionez, eta helburua dela finantzaketa-eredu berriak ezartzea gaur-gaurkoz etxebizitza eskuratu ezin dutenentzat.

    Carlos Lópezek (Eusko Jaurlaritza) eta David Mardarasek (Tecnalia) proiektuaren lehenengo lan-paketeari (WP1) heldu zioten, eta gogoratu zuten proiektuaren kontratu-esparrua EASMEren eta bazkideen arteko Grant Agreement-a eta azken horien arteko Consortium Agreement-a direla. Lanen lehen pakete horrek barne hartzen du, besteak beste, proiektuaren aurrerapen tekniko eta finantzarioak jasotzen dituen txosten bat aurkeztea 18 hilean behin, eta beste txosten finantzario bat, barnekoa, 9 hilean behin. Bestalde, Patricia Molinak (Tecnalia) bigarren lan-paketearen (WP2) helburuak aletu zituen, udalerri bakoitzeko eraikin pilotuen aukeraketarekin eta ebaluazio gida bat eginez. Bada, horretarako Tecnaliak datu-base bat jarriko du eta metodologia bat garatuko du, eta hirigintza-sozietateak (Bidebi, Ensanche XXI eta Etxegintza) udalerrietako gizarte ekintzako sailekin harremanetan jarriko dira.

    Hirugarren lan-paketearen (WP3) helburuak Carlos Lópezek (Eusko Jaurlaritza) hiru zutabetan xehatu zituen: komunikazio, kudeaketa eta gobernantza protokoloak; finantza formulak, eta eskariari txertatzeko antolaketa formulak. Kapitulu horren ostean, David Tallonek (AGREEko officer finantzaria) akatsak ekiditeko finantza gida bat xehatu zuen, azpikontratazioei, langileen gastuei, gastu hautagarriei eta zenbatuei edo finantza deskarguei buruzko gomendioekin. Laugarren lan-paketearen (WP4) eskema Patricia Molinak (Tecnalia) aurkeztu zuen. Proiektuaren hirugarren hilabeterako ekintza-plan bat diseinatzea jasotzen du, eta hori inplementatzea dagozkion jakinarazpen eta lizitazioekin eta bizilagunei babesa emanez laguntzak eskatzeko orduan.

    Ihobeko arduradunek, Marimar Alonsok eta Yolanda Rodríguezek, komunikazioak proiektu honetako elementu nuklear gisa duen garrantzia azpimarratu zuten, eta Ihobek proiektu europarretan sare eta komunikazioetarako duen ezagutza eskaini zuten. Azkenik, hiri-berroneratzearekin lotutako Euskadi Opengela/Hiros4all  proiektuarekiko (auzoko bulegoak berroneratze-prozesuei laguntzeko, leihatila bakarraren erara) koordinazioa jorratu zen. Horren helburua da eraikuntzak berritzeko ekonomikoki bideragarria izango den eredu bat martxan jartzea, beste udalerri batzuetara hedatzeko modukoa eta beste erkidego batzuetan errepikatu ahal izango dena. Oso zaurgarri gisa sailkatutako bi auzo pilotutan garatuko da: Txonta eta Otxarkoaga. Hurrengo seihilekorako plangintzarekin amaitu zen bilera, eta hiru udalerrietako aurkezpen ekitaldiaren garrantzia nabarmendu zuten.