- 5 iraila, 2019Gasteizek AGREE europar proiektuaren lehenengo bilera hartu du
- 6 azaroa, 2019Proiektuan parte hartzeko eraikinak hautatzea
- 17 azaroa, 2019Topaketa banku-sektorearekin eta AGREE proiektua
- 18 azaroa, 2020Linea telefonikoaren zerbitzua martxan jartzea
- 15 abendua, 2020Hirigintza-sozietateek Agreeren aurretiazko azterlanak eta aurreproiektuak lizitatzen dituzte.
Gasteizek AGREE europar proiektuaren lehenengo bilera hartu du
Proiektuaren lehenengo bilera 2019ko irailaren 5ean egin zen Gasteizen, eta bazkideen (Eusko Jaurlaritza, Ensanche XXI, Etxegintza, Bidebi, Ihobe eta Tecnalia) nahiz Europako Batzordeko EASME agentziaren proiektu honetarako arduradun diren Stephan Renner (Officer) eta David Tallonen (Officer finantzaria) aurkezpenekin hasi zen. Jarraian, Mario Yoldik (Eusko Jaurlaritza) proiektuaren laburpena egin zuen, nabarmendu ostean Euskadiko eraikin gehienek D kualifikazioa edo baxuagoa daukatela energia-efizientziari dagokionez, eta helburua dela finantzaketa-eredu berriak ezartzea gaur-gaurkoz etxebizitza eskuratu ezin dutenentzat.
Carlos Lópezek (Eusko Jaurlaritza) eta David Mardarasek (Tecnalia) proiektuaren lehenengo lan-paketeari (WP1) heldu zioten, eta gogoratu zuten proiektuaren kontratu-esparrua EASMEren eta bazkideen arteko Grant Agreement-a eta azken horien arteko Consortium Agreement-a direla. Lanen lehen pakete horrek barne hartzen du, besteak beste, proiektuaren aurrerapen tekniko eta finantzarioak jasotzen dituen txosten bat aurkeztea 18 hilean behin, eta beste txosten finantzario bat, barnekoa, 9 hilean behin. Bestalde, Patricia Molinak (Tecnalia) bigarren lan-paketearen (WP2) helburuak aletu zituen, udalerri bakoitzeko eraikin pilotuen aukeraketarekin eta ebaluazio gida bat eginez. Bada, horretarako Tecnaliak datu-base bat jarriko du eta metodologia bat garatuko du, eta hirigintza-sozietateak (Bidebi, Ensanche XXI eta Etxegintza) udalerrietako gizarte ekintzako sailekin harremanetan jarriko dira.
Hirugarren lan-paketearen (WP3) helburuak Carlos Lópezek (Eusko Jaurlaritza) hiru zutabetan xehatu zituen: komunikazio, kudeaketa eta gobernantza protokoloak; finantza formulak, eta eskariari txertatzeko antolaketa formulak. Kapitulu horren ostean, David Tallonek (AGREEko officer finantzaria) akatsak ekiditeko finantza gida bat xehatu zuen, azpikontratazioei, langileen gastuei, gastu hautagarriei eta zenbatuei edo finantza deskarguei buruzko gomendioekin. Laugarren lan-paketearen (WP4) eskema Patricia Molinak (Tecnalia) aurkeztu zuen. Proiektuaren hirugarren hilabeterako ekintza-plan bat diseinatzea jasotzen du, eta hori inplementatzea dagozkion jakinarazpen eta lizitazioekin eta bizilagunei babesa emanez laguntzak eskatzeko orduan.
Ihobeko arduradunek, Marimar Alonsok eta Yolanda Rodríguezek, komunikazioak proiektu honetako elementu nuklear gisa duen garrantzia azpimarratu zuten, eta Ihobek proiektu europarretan sare eta komunikazioetarako duen ezagutza eskaini zuten. Azkenik, hiri-berroneratzearekin lotutako Euskadi Opengela/Hiros4all proiektuarekiko (auzoko bulegoak berroneratze-prozesuei laguntzeko, leihatila bakarraren erara) koordinazioa jorratu zen. Horren helburua da eraikuntzak berritzeko ekonomikoki bideragarria izango den eredu bat martxan jartzea, beste udalerri batzuetara hedatzeko modukoa eta beste erkidego batzuetan errepikatu ahal izango dena. Oso zaurgarri gisa sailkatutako bi auzo pilotutan garatuko da: Txonta eta Otxarkoaga. Hurrengo seihilekorako plangintzarekin amaitu zen bilera, eta hiru udalerrietako aurkezpen ekitaldiaren garrantzia nabarmendu zuten.
Proiektuan parte hartzeko eraikinak hautatzea
Azaroaren 6an, Tecnalia, Eusko Jaurlaritza, Bidebi, Etxegintza eta Ensanche XXI Gasteizen bildu ziren, birgaitu beharreko higiezin-multzoak hautatzeko, emaitzak kontrastatzeko eta irizpideak berrikusteko –besteak beste, aukera-irizpidearen balorazioa–.
Lan-topaketa horretan, lehentasun-irizpideak adostu ziren. Besteak beste, erabaki zen nabarmentzea eraikinetako irisgarritasun bertikalik eza (igogailuak), kontserbazio-egoera, inguratzailearen eta instalazioen energia-efizientziaren maila eta bertan bizi diren pertsonen giza aldagaiak, biztanleriaren zahartze-ehunekoaren, errenta-tarteen eta zaharberritzeei ekiteko jabeen hasierako jarreraren arabera. Baremoak, era berean, etxebizitzen ratioa atari bakoitzeko aztertzen du; izan ere, etxebizitza gehiago izateak kostu handiagoko lanak finantzatzen lagunduko du, igogailuak instalatuz eta gainerako lanak eginez.
Tecnaliak aurrez hautatutako areen planoak eta gaikako mapak aurkeztu zituen, eraikinen beharren eta bertako biztanleen profil sozioekonomikoaren arabera.
Erakunde bazkideek erabaki zuten udalerriek bi auzo desberdin hauta ditzaketela birgaitze-proiektuetarako Agree proiektuaren babesean, baina horietako batek Agree proiektu pilotuari dagokiona izan beharko duela, eta bestea, berriz, proiektu jarraitzailea (follower) izango dela. Eskema horrekin, Bidebik Grupo Federico Mayo aukeratu zuen Basaurin Agree proiektu pilotu gisa, eta, horrela, aukera zabaldu zien Hernán Cortés-eko beste jabe-erkidego batzuei ekimenera gehitzeko. Gasteizen, Ensanche XXIek Adurza auzoa aurkeztu zuen proiektu pilotu gisa, eta San Cristóbal, berriz, “follower” proiektu gisa. Donostian, hasierako hautapena Intxaurrondo auzoa da, eta San Roke bigarrena.
Topaketa banku-sektorearekin eta AGREE proiektua
Tecnalia, Bidebi, Etxegintza eta XXI Zabalgunek, Eusko Jaurlaritzarekin batera -berau anfitrioi gisa-, topaketa bat izan zuten Euskadin finkatutako banku-erakundeekin, HORIZON 2020 Agree proiektuaren helburuak eta horiek lortzeari begira banku-sektoreak jokatzen duen funtsezko rola bertatik bertara azaltzeko.
Lan-bilera Eusko Jaurlaritzak Arabako hiriburuan duen egoitzan egin zen, eraikinak birgaitzeari buruzko tailer moduan. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Plangintza eta Baliabide Eragileen zuzendari Mario Yoldik gogoratu zuen eraikinen birgaitze energetikoaren alorreko jardunak “obra berriaren” adinako dimentsio ekonomikoa duela. Yoldik Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzaren Gida Planaren xehetasunak azaldu zituen, eta zehaztu zuen programaren bost eurotatik bat birgaitzera zuzenduko dela.
Esan zuen, halaber, Eusko Jaurlaritzak laster izango duela prest iaz alor horretan egindakoaren ebaluazio bat. Bere esanetan, 500 miloi euroko pizgarri baino gehiago bideratu ziren obretara. Gainera, jakinarazi zuen administrazioak baduela asmoa oraingo programa guztiak programa bakar batean bateratzeko. Finantziazioaren alorrari dagokionez, Yoldik errepasoa egin zion jabeen erkidegoek gauzatutako birgaitze-proiektuak finantzatzeari begira kreditu-erakundeek gaur egun duten prestasunari.
Linea telefonikoaren zerbitzua martxan jartzea
Agree ha puesto en marcha un servicio de atención telefónica que atenderá y orientará a las personas con dudas y preguntas. El número, al que pueden llamar las personas interesadas el 943413922.
Tanto la naturaleza y alcance del proyecto, como el acompañamiento a las comunidades en la gestión de ayudas y la explicación de la herramienta financiera diseñada para el proyecto, generan preguntas que podrán ser respondidas con este servicio.
Ensanche XXI, por su parte, pudo presentar en una reunión a los vecindarios el pasado jueves 29 de octubre con lo que las personas de los tres municipios tienen acceso a la información del proyecto y pueden consultar sus dudas.
Hirigintza-sozietateek Agreeren aurretiazko azterlanak eta aurreproiektuak lizitatzen dituzte.
Agree Proiektuaren barruan sartutako hirigintza-sozietate guztiek argitaratu dituzte fase honetan egingo diren aurretiazko azterlanen eta aurreproiektu teknikoaren lizitaziorako plegu desberdinak. Horrela, Basauriko Bidebik, Gasteizko Ensanche XXIek eta Donostiako Etxegintzak egoiliarren esku jarriko dituzte proposatutako konponbide desberdinak eta horien kostuen kalkulua.
Agree Proiektuaren xedea da egoiliarren bizi-kalitatea hobetzea, energia-aurrezpenaren eta irisgarritasunaren hobekuntzaren bidez, hautatutako bizitegi-eraikinetan inbertsioak bultzatuz.
Adurtza eta San Cristobal Gasteizen; Federico Mayo Basaurin eta Los Luises, Gaztelu eta Zarategi pasealekuaren inguruko eraikin-multzo bat Donostian; aurreikuspenen arabera, horiek guztiek lizitatutako azterlanen emaitzak izango dituzte 2021eko udaberrirako eta, horri esker, segurtasun handiagoarekin burutu ahalko dute eraikinen inguratzaile termikoaren birgaitzea, baita horien irisgarritasuna ere.
Lizitazio desberdinen inguruko informazio guztia dago argitaratuta Euskadiko kontratazio publikoko plataforman.