Gasteizko eraikinen birgaitzearen inguruko erronka, etxebizitzak birgaitzeko laguntza berriak eta Next Generation Europako Funtsen ezartzea.
Gaur egun, Gasteizko garapen-eredua aldatzen ari da. Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusteko prozesua abiarazi du, eta lurzoruaren erabilera arrazionalagoan oinarritutako eredu baterantz jo nahi da, hiri trinkoagoa eta kohesionatuagoa lortzeko, hiri-sakabanaketa saihestuz.
Hiri-estrategia berri honek lurraldearen garapen jasangarriarekin eta ondare eraikia kudeatzeko politika aurreratuenekin lerrokatu nahi da.
Testuinguru horretan, Udalak 21 Zabalguneari agindu dio Gasteizen 1960-1980 urteen artean eraikitako auzoak birgaitzera eta/edo berroneratzera bideratutako hainbat lan-ildo bultzatu, definitu eta gara ditzan. Funtsean, honako hauek dira ildo horiek:
1. ildoa: Eraikinen analisia
Fatxaden mailan, dauden higiezinen tipologia desberdinak aztertzen ari dira, horietan esku hartzeko beharrak zehazteko, eta eraikinen irisgarritasunari buruzko azterlan bat egin da, irisgarritasun unibertsala oraindik ezinezkoa den kasuetan konponbideak proposatzeko.
2. ildoa: Esku hartzeko proposamenak
Eremu degradatuen barruko eraikinetarako, fitxa batzuk lantzen ari dira higiezinen tipologia bakoitzeko, egin beharko diren obren kostuen zenbatespen batekin, herritarrek esku-hartzeen zenbatekoa jakin eta erabakiak hartzerik izan dezaten.
3. ildoa: Birgaitzeko dirulaguntzak eta laguntzak
Birgaitzeko obra bat egiten denean eska daitezkeen laguntza eta dirulaguntzekin lotutakoa.
Azken urtean zehar, Eusko Jaurlaritzak laguntzak emateko beste agindu bat onartu du etxebizitzak eta eraikinak birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloetan, eta Europatik NEXT GENERATION EU Suspertze eta Erresilientzia Europako Funtsa izeneko laguntza-pakete bat jarri da abian, zeinak eragin zuzena izango baitu gure hirian oso epe laburrean.
Horren osagarri, Gasteizko Udalak Hirigune Historikoa birgaitzen laguntzeko berariazko laguntza-arau bat jarriko du abian laster. Laguntza eta ekintza-ildo hauek guztiak jardunaldian landuko dira.