Skip links

Artikulua: “Demand Aggregation as a Strategy for Untapping Buildings’ Energy Renovation Potential: Diagnosis and Prioritization Methodology and Case Study from the Basque Country”

Tecnaliako Oltaz Nicolas Buxens eta Patricia Molina Costa autoreek artikulu hau argitaratu dute Sustainability aldizkarian: “Eskariaren agregazioa erakinen berriztapen energetikoaren potentziala aprobetxatzeko estrategia gisa: lehenespenerako diagnosi eta metodologia eta Euskadiko kasuaren azterketa”. 

Argitalpen hau  aldizkariaren edizio berezi batean sartzen da, hots, gai honen inguruko edizio berezian: “Efizientzia energetikoa eta Energia berriztagarriaren iturriak Eraikin komunitarioetan: eraikinen birgaitze integralen erronkak eta aukerak, hiri eta barruti mailan.”.

Abstract:

Egiaztatu da Bigarren Mundu Gerraren osteko familia anitzeko etxebizitza-erakinetako birgaitze energetikoak baduela energia aurrezteko potentzial handia; aldi berean, baina, erronka handi bat du aurrez aurre Europa osoan, batez ere Europako hegoaldean, jabetzaren egitura oso zatikatuta dagoelako eta efizientzia energetikoan egindako inbertsioen erretornua oso epe luzerakoa delako. Hala eta guztiz ere, badago eskariaren agregazioa aktibatzeko potentzial handi bat, tipologia homogeneoak dituzten guneetan. Tokiko administrazioak funtsezkoak dira birgaitze-estrategiak barruti edo auzoko eskalan gidatzeko, baina ez dute metodo egokirik guneak aztertu eta lehenesteko, alderdi sozialak barne hartzen dituen ikuspegi integratu batetik.  Dokumentu honetan aurkeztutako metodologiaren asmoa da tokiko administrazioei laguntzea, Etxebizitza-eraikinen multzo homogeneoak diagnostikatzeko eta lehenesteko tresna bat eskainiz, haien birgaitzeari heltzeko beharrei eta aukera-faktoreei buruzko azterketan oinarrituta. Lehenik eta behin, metodologiak azterketaren unibertsoa ezartzen du; bigarrenik, hainbat adierazletatik abiatuta, udalerriaren barneko informazio konparatiboa eskaintzen du, eta horrek erakinen birgaitzerako guneak lehenestera eramaten du, eraikinaren egoera eta bizilagunen profil sozioekonomikoa irizpidetzat hartuta; bukatzeko, aukeratutako multzoen diagnostiko zehatz bat egiten da, Birgaitzerako Ekintza Planak diseinatzeko beharrezkoa den informazioa eskainiz. Dokumentu honetan aurkezten da nola aplikatu den  metodologia hau Basaurin.

Artikulu osoa eskuragarri dago esteka honetan: https://doi.org/10.3390/su132413881 

Autoreak Tecnalia ikerketa aplikatuko zentroan aritzen dira, eta zentro hau Agree proiektua sustatzen duten erakundeen partzuergoaren partaidea da, honako hauekin batera: Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saila, Ihobe –euskal udalerri jasangarrien sarearen idazkaritza teknikoa, eta Donostia-San Sebastián, Vitoria-Gasteiz eta Basauri udalerriak.