Skip links

Bidebik Agree aurkeztu die Hernán Corteseko auzokideei.

Bidebiko Pedro Rodríguez Toyos eta H+G arkitektura-estudioko arduradunak bertan zirela, ekitaldia “Taberna  Nagusia” eraikinean izan zen, hots, Basauriko antzinako udaletxean, 2011n kultur etxe gisa ireki baitzen.

Bidebiko arduradunak sarrera egin eta gero, azalpen teknikoak arkitekto taldekoen eskutik etorri ziren; hauek eraikin gehienen oraingo egoeraren xehetasunak eman zituzten.  Gaur egun G letraren kalifikazio energetikoa dutela esan zuten, eta kalifikazio hori hobetzeko jarduerak zein diren azaldu zuten.

Hala, besteak beste, jarduera hauek  proposatu zituzten: inguratzailea isolatze-plakez hobetzea eta, horren ostean, efizientzia energetikoa hobetzen duten leihoak jartzea; eguzki-plakak jartzea; galdara efizienteagoak instalatzea, erabilera efizientea hobetzeko; eta energia iturri berriztagarrietatik hartzea.

Hainbat auzokide, auzo-elkarte eta finka-administratzaile bertan zirela, bileran zalantzak eta galderak ere planteatu ziren, gai hauen inguruan: irtenbide tekniko eta materialak, laguntza ekonomikoak, eta Bidebik laguntza eta zerbitzu publikoaren aldetik jokatzen duen rola.

Bileran zehar, eraikin mota bakoitzerako aukeran egon daitezkeen irisgarritasun-irtenbideak jorratu ziren, modu espezifikoan.

H+G taldeak zehaztu zuen bezala, erabaki da igogailua eraikinaren aurrealdean edo atzealdean jartzea, higiezinaren ezaugarri eta kokagunearen arabera. Kasu bakoitzean, bi tipologietara egokitzen dira, kontuan hartuta non dagoen ataria, zein diren eskaileraren neurriak edo ea beharrezkoa den espaloiaren zati bat okupatzea.

Bileraren azken zatian, Pedro Rodríguez Toyosek eskura dauden laguntzak deskribatu zituen, eta zehaztu zuen zer-nolako eragina izango duten partida horietan Next Generation europar funtsek.

Bidebiko arduradunak esan zuen oso konplexua dela laguntza horiek zehaztea, aldagai askok esku hartzen dutelako, baina gogoratu zuen Bidebik zerbitzu publikoa izan nahi duela eta, hortaz, auzokideek gai horien guztien inguruko aholkularitza jaso dezaketela.

Gogoratu zuen, gainera, finantza-erakunde batzuekin sinatutako hitzarmenek ahalbidetzen dutela kredituak eskatzea diru-laguntzetatik kanpo geratzen diren zenbatekoengatik, baldintza onuragarrietan.

Bidebi Basaurik bere bulegoetan ere atenditzen ditu interesatutako auzokideen kontsultak (Lehendakari Aguirre 61. Telefonoa: 946 073 021, info.bidebi@basauri.eus), hitzordua aurretik eskatuta.

Leave a comment