Skip links

Agree Proiektuaren aurkezpena Basauriko Federico Mayo auzoko bizilagunekin

Basauriko Udalaren Bibebi Basaurik Agree Proiektua aurkeztu zien orain dela gutxi Basauriko Federico Mayo auzoko jabe eta bizilagunen komunitateei. Proposamenak Next Generation europar funtsen finantziazioa du, eta beraren asmoa da etxebizitzen birgaikuntza bultzatzea, efizientzia energetikoa eta irisgarritasuna hobetzeko.

Deialdia formatu presentzialean garatu zen, azaroaren 23, 24 eta 29an, Basauriko Udaleko osoko bilkuren aretoan. Jardunaldi horretan, auzoko gune bakoitzeko egoera konkretuak aztertzen saiatu zen, gune bakoitzeko eraikinen birgaikuntzari buruzko azterlana erredaktatu zuen taldearen parte-hartzearekin.

Azpimarratzekoa da zenbait bilera egiten ari direla eremu horretako finka-administratzaileekin eta auzo-elkarteekin. Zehazki, azaroan bilera indibidualizatuak egin dira birgaitze-obrak egiteko interesa duten hiru bizilagun-komunitaterekin.

AGREEren helburua da Euskadiko etxebizitza-eraikin pribatuen efizientzia energetikoa hobetzeko inbertsioak bultzatzea. Eskaria aktibatzeko eta agregatzeko mekanismo berrizaileen, gobernantza hobearen eta finantziazio pertsonalizatuko irtenbideen bitartez, soluzio berritzaileak inplementatzen ditu hiru proiektu pilotutan, gutxi gorabehera 8,5 M €-ko inbertsioa mobilizatuz eta 250 tona CO2baliok./urte murriztuz hemendik 2022ra arte.

Europar proiektu honetan parte hartzeko interesa azaltzen duten bizilagunen komunitateek 943 413922 telefonora deitu dezakete, eta bertan informazioa jasoko dute azterlan hauen emaitzez, jarduera hauetarako eskuragarri dauden laguntzez eta interesatzen zaizkien gainerako alderdiez.