Zuen erantzunak jaso ditugu, eta honako hauek dira tailerretarako interes gehien piztu duten gaiak:
Bizitegiak birgaitzeko esku-hartzeak lehenesteko eta diagnostikoaren erreplikazioa sustatzeko metodologia.
Tailerra ostiralean, 2023ko apirilaren 21ean (09:30-12:30) izango da TECNALIAk Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan dituen egoitzetako batean (Laida bidea, 204. eraikina, Zamudio, Bizkaia).
Nola inplementa dezakegu Birgaitze Energetikorako Ekintza Plan bat?
Tailerra ostiralean, 2023ko ekainaren 16an (09:30-12:30) izango da IHOBEren egoitzan, Bizkaia Plaza eraikinean (Urkixo zumarkalea 36, Bilbo).
Tailer horiek AGREE Academy delako proiektuaren erreplikazio-proiektuaren barruan daude. Parekoen artean ikastearen estrategia (peer-to-peer learning) baliatuko da, hau da, parte-hartze aktiboa sustatuko da, parte-hartzaileek istorioak, ezagutzak eta esperientziak partekatu ditzaten.
Tailerraren lehenengo zatian, AGREE proiektuko kideek berorren emaitzak azalduko dituzte, eta, jarraian, zenbait dinamikaren bitartez esperientziak partekatuko dituzte parte-hartzaileekin.
Plaza kopuru mugatua dago, eta aurrerago egitarauarekin batera aurkeztuko dugun inprimakian izena ematen duzuen ordena berean esleituko dira.