Skip links

Laguntzen garrantzia birgaikuntzan

Agreek proiektuaren gakoak aurkeztu zituen birgaikuntzaren ANERR Foroan

Jardunaldiak, Agreek bezala, aurrezpena, iraunkortasuna eta enplegua bultzatu nahi ditu energia birgaikuntza garatuz, eta 2023ko urtarrilaren 26an egin zen Ingurubiden, Bilbo hiri iraunkorrerako baliabide zentroan, helburu horretarako eragile nagusiak elkartuta.

Tecnaliako Olatz Nicolasek, Agree partzuergoko kide den heinean, ponentzia bat aurkeztu zuen, agregazioa eta gobernantza hobetzea indartuko duten mekanismo berritzaileen bidez Euskadin energia birgaikuntzarako inbertsioak nola sustatu azaltzeko.

Jose Antonio Gonzalez Garciak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza Planifikazio eta Prozesu Operatiboen Zuzendaritzako kudeaketa ekonomiko eta finantzarioaren arduradunak, Agree partzuergoko kide ere badenak, Euskadin energia birgaikuntzarako dauden laguntzen garrantzia nabarmendu zuen eta Birgaikuntzarako Hirigintza Sozietateek eta Visesak, entitate laguntzaile gisa, egiten duten lana azpimarratu zuen.

Foroan, birgaikuntzaren industriako enpresak eta bestelako aktoreak elkartu ziren, eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren eskutik ezagutu zituzten eskuragarri dauden laguntzak.

Pedro Jaureguik, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuordeak, bere sailaren planak zehaztu zituen, 7.773 etxebizitza birgaitzeko asmoa baitu, 2036an 350.000 etxebizitza birgaituta egon daitezen.

Birgaitzeek finantza laguntza izango dute, bai Eusko Jaurlaritzarena, 35,7 milioiko aurrekontua baitu eremu horretarako, bai EEren Next Generation funtsena, aurreko ekitaldian 39,1 milioi eman baitzituzten, eta oraingoan beste 61,8 milioi gehituko baitzaizkie.

Bileran egon ziren honako hauek: Fernando Prieto (ANERReko lehendakaria), Pedro Jauregui (Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuordea), Jose Antonio Gonzalez Garcia (Eusko Jaurlaritzako Lurralde, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza Planifikazio eta Prozesu Operatiboen Zuzendaritzako kudeaketa ekonomiko eta finantzarioaren arduraduna), Jose Luis Lopez jauna (GEONOR enpresa bazkidearen agente birgaitzailea), Maria C. Cocchiara (ANERReko sail teknikoa), Alejandro Barnechea Jayo (Banco Santander), Jorge Torres (Tecnalia) eta Olatz Nicolas (Tecnalia), eta Pedro Parra (ANERReko koordinatzailea).

Agree proiektua esperientzia berritzailea da arlo honetan, eta ekitaldia egokia zen proiektua gauzatzean eskuratutako ezagutza Euskadin sektoreko protagonistak direnen esku jartzeko.

Tipologia bereko eraikinak identifikatuz eskariaren agregazioa egitea da Agreeren ezaugarri bereizgarrietako bat, zeinak gobernantza eredu berri bat ere proposatzen duen, prozesuan zehar egoiliarren eta alde interesdun guztien parte hartzea bermatzeko.

ANERR foroaren helburua da gaur egun eraikinen birgaitze efizienterako indarrean dauden laguntzei buruzko informazioa ematea. Laguntzen garrantzia sustatuz eta arrakasta kasuak azalduz, material eta teknologia berriak ezagutu ahal izateko.

Ekitaldi honetan, Agreeren jarduera Agree Academyren barruan kokatzen da, eta proiektuaren ezagutza eta onurak komunikatzea du helburu, lehenik eta behin Euskadi osoko herrietan, eta, ondoren, Europakoetan.

Leave a comment