Skip links

Agree proiektuak “Covenant of Mayors Investment Forum, Energy Efficiency Finance Market Place” konferentzian parte hartu du

Agree proiektuak Alkateen Itunaren Inbertsio Foroa – Energia Efizientzia Finantzatzeko Merkatua (COMIF-EEFMP) konferentzian hartu du parte aste honetan.

Ekitaldian, partzuergoak proiektuaren gakoak eta aurrerapenak aurkeztu zituen, baita tokiko aldaketa sustatzeko berrikuntzak eta lorpenak beste ekimen batzuekin partekatu ere.

 

Alkateen Itunaren Inbertsio Foroa – Energia Efizientzia Finantzatzeko Merkatua urteroko konferentzia bat da, eta, 2018tik, energia-efizientziaren finantzaketari, klimara egokitzeari eta energia-plangintza berritzaileari buruzko proiektu arrakastatsuak erakusten ditu, baita Europa osoan klimarako eta energia jasangarrirako finantzaketa-merkatua errazteko lan egiten duten ekimenak ere.

Aurtengo edizioa LIFE Clean Energy Transition eta Horizon 2020 programen bidez finantzatutako proiektu arrakastatsuetara bideratu da, bereziki H2020 Energy Efficiency azpiprogramara. ELENA EIBk finantzatutako proiektuak, LIFE Climate programa eta Smart Cities Marketplace ekimena ere nabarmendu ziren.

Konferentzian, hiriak, finantza-erakundeak eta beste eragile batzuk biltzen dira, jardunbide egokiak eta erronka bateratuen konponbide arrakastatsuak trukatzeko. Ekitaldia Europako Batzordeko Energia Zuzendaritza Nagusiak, Klimaren aldeko Ekintzako Zuzendaritza Nagusiak eta Klimari, Azpiegiturei eta Ingurumenari buruzko Europako Agentzia Exekutiboak (CINEA) antolatu dute, Alkateen Itunaren ekimenarekin elkarlanean.

Leave a comment