Donostiako Udalak eraikinetako efizientzia energetikoari eta ingurumen-kalitateari buruzko ordenantzaren eguneraketa aurkeztu du orain dela gutxi, efizientzia energetikoari buruzko neurri aurrendariekin.
Ordenantza berria Udalak 2009. urtean onartu zuen arauaren eguneraketa bat da. Eraikuntzaren alorreko nobedadeak gehitzen ditu fatxada, leiho eta teilatuen orientazioan, energiaren galerak edo nahi gabeko energia-metaketa saihesteko. Halaber, instalazio tekniko garbiago eta egokiagoen erabilera aurreikusten du, Ekologia Arloak eraikinek emititzen duten CO2a murrizteari begira ezarri dituen ingurumen-helburuekin bat datorren funtzionamendu jasangarria segurtatzeko. Izan ere, emisio horiek emisio guztien % 21,7 dira.
Informazio gehiago: Donostiako Udala