Skip links

Eusko Jaurlaritzak onartu du HORIZON AGREE proiektuan aplikatuko den Birgaitzeko Finantza Tresna Berezia

Abenduaren 26an egindako azken bileran, Gobernu Kontseiluak onartu zuen kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren arteko finantza-lankidetzari buruzko Dekretua, etxebizitza eta lurzoruari dagokienez. Dekretu honek arautzen ditu kreditu-erakundeekiko finantza-lankidetzaren baldintzak, etxebizitza eta lurzoruaren alorretan babestu daitezkeen jardueretarako, 2019 eta 2020 urteetan, eta birgaitzearen alorrekoak, “Birgaitzeko Finantza Tresna Bereziaren” bitartez, 2019tik 2023ra. Hain zuzen ere, Birgaitzeko Finantza Tresna Berezia erabiliko da AGREE proiektuaren babespean garatuko diren jardueretan. Neurri berriari esker, finantza-tresna gehiago eta finantziazio-modalitate gehiago egongo dira, oso tasa- eta epe-baldintza onuragarriekin, etxebizitzaren alorrean babestu daitezkeen jarduerak gauzatzen dituzten pertsonentzat –jarduera horiek askotarikoak izan daitezke-.

Birgaitzeko Finantza Tresna Bereziak definitzen du Etxebizitza Sailaren, Finantzen Euskal Institutuaren eta kreditu-erakunde sinatzaileen arteko lankidetza, bai etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko jardueretarako eta bai irisgarritasun unibertsalerako eta efizientzia energetikoaren hobekuntzarako. Tresna honek Etxebizitza Sailak jartzen duen Berme-funts bat aurreikusten du, huts egindako mailegu bakoitzaren % 16 estaltzeko. Funtsak 30 milioi euro izango ditu, eta beraren kudeaketa operatiboa Finantzen Euskal Erakundearen esku egongo da.

Informazio gehiago:Irekia