Skip links

Agree Academy-ren #2.Tailerra Energia Jasangarriaren Europako Astearen baitan egingo da

“Nola inplementatu Birgaikuntzarako Ekintza-plan bat” izenburupean, Agree Acedemyren bigarren ekitaldia Energia Jasangarriaren Europako Astearen baitan egingo da, hau da, energia berriztagarriei buruz Europan egiten den urteko ekitaldi nagusiaren baitan.
Tailerra ekainaren 16an egingo da, Bilboko “Bizkaia Plaza” Eraikinean, zenbait herrialdetako erakunde publiko eta pribatuek gauzatuko  ituzten ekimen ugariekin bat eginez; izan ere, erakunde horiek euren indarrak batu dituzte etorkizun energetiko garbi eta seguru bat hurrengo belaunaldientzat eraikitzeaz arduratzen diren pertsonen komunitatea biltzeko.

Egitarauari buruzko informazio guztia eta tailerrerako izen-ematea eskuragarri daude Agreeren webgunean:
https://tinyurl.com/55v575rm

EUSEW 23ren jarduerek honako ekitaldi hauek hartzen dituzte barne: energia jasangarriaren jardunaldiak, europar gazteriaren energiarako eguna, konferentzia politikoak, energia jasangarriaren europar sariak, energiaren azoka, eta EBri bere klima eta energiaren arloko helburuak lortzen laguntzeko lanean ari diren bazkideen jarduerak.

Europako Batzordeak 2007an abiatua, EUSEW urtero antolatu izan da 2021eko apirilaz geroztik, Klima, Azpiegitura eta Ingurumenerako Europar Agentzia Exekutiboaren (CINES) bidez, Energiaren Zuzendaritza Nagusiaren lankidetza estuarekin.

Leave a comment