Skip links

Tokiko Trantsizio Energetikoari buruzko Mintegien Zikloa

Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Tokiko Trantsizio Energetikoari buruzko Mintegien Zikloa

15/04/2021 - 16/04/2021

Apirilaren 15 eta 16an, tokiko trantsizio energetikoari buruzko mintegien zikloaren saio berri bat egingo da. Ekitaldiaren bigarren egunean, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saileko kideek Agree proiektua aurkeztuko dute.

Bartzelonako Diputazioak, Kataluniako Jasangarritasunerako Hiri eta Herrien Sareak, ICAENek eta Ecoserveisek antolatuta, ziklo honek erantzuna ematen dio sareko udalerriek egindako eskariari, alegia, jasangarritasunaren alde lan egiteari Europako beste erakunde batzuekin batera.

Ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saileko Mario Yoldi eta Carlos Lópezek AGREE proiektua aurkeztuko dute, gai honi buruzko mintegiaren barruan: “udalerrien rola  bizilekuen eremuko birgaitze energetikoaren sustapenaren baitan”.

Jasangarritasunerako Hiri eta Herrien Sarea ingurumenarekin konprometitutako udalerrien elkarte bat da, helburutzat duena garapen jasangarriaren bidean aurrera egitea. Hain zuzen ere, beraren Tokiko Trantsizio energetikoaren lantaldea da ziklo honen antolatzailea.