- Este evento ha pasado.
Auzo eskalako energia birgaikuntza esperientzia berritzaileen aurkezpena
13/02/2020 / 09:30 - 14:00
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak gidatutako HORIZON 2020 AGREE proiektuak, “Gobernantzaren agregazioa eta hobekuntza Euskadiko etxebizitzetako energia-eraginkortasun potentziala aprobetxatzeko”, helburutzat du energia-birgaikuntzako inbertsioak sustatzea etxebizitza eraikinen multzo pribatuetan. Bada, eraikinen birgaikuntza energetikoari aplikatutako jardunbide egoki berritzaileen aukeraketa bat aurkeztuko du Bilbon. Gainera, sektoreko eragileekin kontrastatuko dira halako jardueren erronkak eta aukerak.
- Antolatzailea: HORIZON 2020 AGREE proiektua
- Hartzaileak: Birgaikuntzako Sozietate Urbanoak, bizilagunen elkarteak, eraikuntza eta birgaikuntzaren sektoreko profesionalen elkarteak, eraikinak birgaitzeko enpresak.
- Lekua: Bizkaia Eraikina (Eusko Jaurlaritza) Bizkaia Plaza 48011 (Bilbo)
- Eguna: Osteguna, otsailak 13. – Ordua: 09:30
EGITARAUA
1. SAIOA
- 09:15 – 09:30 Harrera
- 09:30 –10:00 Auzo eskalako energia birgaikuntza esperientzia berritzaileen aurkezpena
Mario Yoldi, Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila - 10:00-11:30: Auzo eskalako energia birgaikuntza esperientzia berritzaileen aurkezpena
“Bartzelonako Etxebizitza Partzuergo Metropolitarraren Birgaikuntza Programa”
Jordi Mas Herrero, Bartzelonako Etxebizitza Partzuergo Metropolitarreko koordinatzaile teknikoa
“HolaDomus programa” (EuroPace proiektua)
Davide Canarozzi, CEO -GNE Finance
Esku-hartze Globaleko Proiektuak
Isabel Izcue, Nasuvinsako Hirigintza Aholkularitza, Birgaikuntza eta Hiri Berroneratzeko Arloko burua
Eibarko Mogel auzoko birgaikuntza proiektua
Esther Zarrabeitia, DEBEGESAren Hirigintza eta Birgaikuntza Saileko arduraduna - 11:30 – 12:00 Kafea
2. SAIOA (LEKU MUGATUAK)
Esperientziak partekatzeko saioaren ostean, dinamika bat egingo da hainbat eragilerekin, energia birgaikuntza sustatzeko oztopoak eta aukerak identifikatzeko. Saio horretako parte-hartzea 30 pertsonarentzat mugatuta dago. Horiek zerikusi zuzena izango dute eraikinak birgaitzeko sektorearekin. Lekuak mugatuak direnez, antolakuntzak saio horretara bertaratzeko aukera konfirmatu egingo du.
- 12:00 – 13:50: Erronkak eta aukerak identifikatzeko tailerra (gehienez 30 pertsona)
– Gobernantza, komunikazioa eta kudeaketa protokoloak: leihatila bakarra, energiaren enbaxadoreak.
– Eskariaren agregaziorako antolaketa prozedurak. - 13:50 – 14:00: Ondorioak. Itxiera