Hurrengo tailerra ekinaren 16an izango da, ostirala, Bilboko Bizkaia Plaza eraikinean, izenburu honekin: “Nola inplementatu Birgaitze Energetikorako Ekintza Plan bat”
AGREE proiektua erreplikatzeko prozesuaren baitan, tailerra Tecnaliaren instalazioetan egin zen, eta errepasoa egin zion proiektuaren funtsezko puntuei, eskariaren agregazioan eta esku-hartzeak lehenestera zuzendutako datuak eskuratzeko metodologian sakonduz.
Proiektua eta Gasteiz, Donostia eta Basaurin abiatutako hiru pilotuen bilakaera jendaurrean azaldu ziren, berdinen arteko ikaskuntza-tailer baten formatu batez, eta horrek ahalbidetu zuen iritziak trukatzea eta konklusioak aberastea. Alde horretatik, ekarpenen kalitatea nabarmen handitu zen parte-hartze maila handiari esker, bai bazkideena eta bai izena eman zuten erakundeena.
Aurkezpenaren ostean, jardunaldia hiru ataletan banatu zen. Lehenengo azalpena Eusko Jaurlaritzako etxebizitza zuzendaritzako José Antonio Gonzálezek eman zuen. Hizlari honek agregazioaren beharraz eta gobernantzaren hobekuntzaz hitz egin zuen, zeren garrantzitsuak baitira Euskadiko etxebizitzetako efizientzia energetikoaren potentziala aprobetxatzeko. Puntu horiek funtsezkoak dira Euskadin 1940-1980 bitartean eraikitako etxebizitza-eraikin pribatuen multzoen birgaitze energetikorako inbertsioak sustatu nahi dituen proiekturako.
Bigarren hizlaria Tecnaliako Olatz Nicolas Buxens izan zen, gai honetan sakontzeko: “Diagnostikoa erreplikatzearen eta etxebizitzak birgaitzeko esku-hartzeak lehenestearen alde egiteko metodologia”. Ikuspegi orokorraren ostean, hizlariak zehaztu zuen nola mugatu den aztertu beharreko unibertsoa, hiru udalerri pilotuen kasuan; halaber, zehaztu zuen zer adierazlerekin lehenetsi daitezkeen esku-hartzearen eremuak modu sistematikoan, beste udalerri batzuetan erreplikatzeko.
Horren inguruko erabakiak hartzeko datuak zentsu mailako eskalan hartu ziren aurrena, honako hauek barne sartuta: irisgarritasuna; kontserbazio egoera; eraikinetako inguratzailearen efizientzia energetikoa eta instalazioak; eta, azkenik, erabiltzaileen zahartzea eta haien errenta.
Beste alde batetik, atari mailan, 18 adierazle aukeratu ziren Udal Erroldetatik, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailetik, Etxebizitzaren Euskal Behatokitik, Euskoregitetik eta udaletako hirigintza-sailetatik, aukeratuta arloa xehetasunez aztertu ahal izateko.
Azkenik, konklusioen ostean, esperientziak konpartitu ziren eta bertaratutako pertsonek proposatutako adierazle berriak kontrastatu ziren.
Tailerreko mahai bakoitzak ekarritako konklusioek baloratzen dute eraikinetako Baldintza Termikoei buruzko NBE-CT-79 Eraikuntzaren Oinarrizko Araua indarrean sartzea ez dela hain garrantzitsua.
Beste alde batetik, proposatu zen azterlana Eraikuntzaren Kode Teknikoa (EKT) indarrean sartu zen urtera hedatzea (2006), zeren eraikinetako efizientzia energetikoa ez baita benetan onargarria garai hartara arte.
Bukatzeko, komentatu zen elektrifikazioak eta –horren eraginez- galdarak aldatzeko beharrak aldatu egingo duela eraikuntzaren beharrak lehenesteko erabiltzen diren adierazleetakoren bat.
Ekitaldiaren amaieran, bertaratutakoei eta partzuergoko kideei dei egin zitzaien hurrengo tailerrean parte hartzera: “Nola inplementatu Birgaitze Energetikorako Ekintza Plan bat”. Tailerra 2023ko ekainaren 16an izango da, ostirala (9:30 – 12:30), Bizkaia Plaza eraikinean, Bilboko Urkixo Zumarkaleko 36. zenbakian.