Skip links

Etxebizitza Sailaren eta finantza-erakundeen arteko lankidetza funtsezkoa da eraikinen birgaitze energetikoa bultzatzeko

Urtarrilaren 20an, EHAAn argitaratu zen kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetza etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan arautu eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzen dituen Dekretua.  Urtarrilaren 21ean –asteartea- sartu zen indarrean.

Dekretu horrek arautzen ditu kreditu-erakundeekin finantza mailan kolaboratzeko baldintzak, etxebizitza eta lurzoruaren alorrean, 2019. eta 2020. urteetan, baita birgaitzearen alorrean ere, 2019 eta 2023 bitarteko Birgaitzeko Finantza Tresna Bereziaren bitartez. Dekretu honek finantza-tresnak eta finantziazio-modalitateak areagotzen ditu, tasa eta epe onuragarriak eskainiz etxebizitzaren arloan babestu daitezkeen jardueraren bat abiatzen duten pertsonei.

Dekretu honetan, azpimarratzekoa da Birgaitzeko Finantza Tresna Bereziaren sorrera, zeren definitzen baitu Etxebizitza Sailaren, Finantzen Euskal Institutuaren eta kreditu-erakunde sinatzaileen arteko lankidetza, etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko jardueretarako, irisgarritasun unibertsalerako eta efizientzia energetikoaren hobekuntzarako. Tresna honek Etxebizitza Sailak jartzen duen Berme-funts bat aurreikusten du, huts egindako mailegu bakoitzaren % 16 estaltzeko.

ETXEBIZITZA SAILAREN ETA FINANTZA-ERAKUNDEEN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENAREN GAKOAK

  1. Etxebizitza Sailak diru-laguntza eta subsidiazio lerro berriak irekitzen ditu irisgarritasun-jarduerak finantzatzeko xedez formalizatzen diren maileguen interesetarako, eta baita hutsik dauden etxebizitzetako jabeek egiten dituzten erreforma eta birgaitze-lan guztietarako ere, baldin eta obra horiek etxebizitzak alokairu publikoko Bizigune eta ASAP programei uzteko egiten badira.
  2. Aurreko hitzarmenetan ez bezala, interes-tasa finko eta misto berriak sortzen dira, bai berme pertsonalarekin eta bai hipoteka-bermearekin. Ikus laburpen-koadroa.
  3. Irisgarritasuna Sustatzeko Funts Berezi espezifiko bat sortzen da 65 urtetik gorako pertsonentzat eta desgaitasunak dituzten pertsonentzat, diru-sarrera gutxi edo finantziazioa eskuratzeko zailtasunak badituzte; helburua da irisgarritasun-obrak egiten laguntzea. Funts horren bidez ordaindu ahal izango da helburu horretara zuzendutako gainerako diru-laguntza publikoek estaltzen ez duten irisgarritasun-birgaitzearen % 100. Ordainduko den portzentajea urteko errentaren eta bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren arabera zehaztuko da, ondorengo taulan ezarritakoaren arabera:

 

BIZIKIDETZA UNITATEKO KIDEEN KOPURUA
DIRU SARRERA HAZTATUAK Kide bat 2 kidea 3 kide edo gehiago
9.000 € arte % 100 % 100 % 100
9.001 €-tik 12.000 € arte % 75 % 100 % 100
12.001 €-tik 15.000 € arte % 25 % 50 % 100
15.001 €-tik 18.000 € arte % 0 % 25 % 50
18.001 €-tik 25.000 € arte % 0 % 0 % 25

 

Haien erosketa edo birgaitzerako 6.000 euroko edo gehiagoko zuzeneko laguntzak jaso dituzten etxebizitza eta lokalek (partikularrak, komunitatea) ezin izango dituzte etxebizitza edo lokal horiek inter vivos borondatez berenganatu, ezta mortis causa eskualdatu ere, salerosketaren eskritura publikoa ematen denetik 10 urte igaro arte, ez bada aurretik egiaztatzen jasotako laguntzak eta legez dagokien interesa itzuli egin direla.

6.000 euroko edo gehiagoko diru-laguntza ekonomikoak emateko ebazpena jakinarazi ondoren, etxebizitza edo lokalaren titularrak hipoteka aldebakarra eratu eta Jabetza Erregistroan inskribatu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoaren alde, diruz lagundutako zenbatekoen itzulketa bermatzeko.

Kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetza etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan arautu eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzen dituen 210/2019 Dekretuan ezarritako balditzen laburpen-koadroa.

 

 

 

 

 

 

ERAGIKETA MOTA:

 

 

 

 

 

 

 

 

Eragiketaren gehieneko interes-tasa aldakorra

 

(12 hilabeterako Euriborrarekiko diferentziala)

 

 

 

 

Interes-tasa finkoa/mistoa

 

 

 

 

Eragiketaren urteko interes-tasa efektiboa, haren subsidiazioaren ostean

 

 

 

 

Gehieneko finantziazio-tasaren portzentajea, tasazio-balioa erreferentzia-tzat hartuta

 

 

 

 

 

Eragiketa-ren gehieneko epea

 

 

 

 

Gehieneko gabealdia

Eraikin eta etxebizitzen birgaitzea

 

 

Irisgarritasuna

 

Hipotekarioak

200 oinarrizko puntu

 

Pertsonala:

< 7 urte:

250 oinarrizko puntu

> 7 urte:

300 oinarrizko puntu

Hipotekarioak:

<=15 urte:% 1,75

 

 

 

Pertsonala:

7 urte: % 3

>7 urte: % 4

 

Eragiketaren gehieneko interes-tasaren parekoa

 

Irisgarritasuna:

% 0

 

 

 

 

Tasazio-balioaren % 80.

 

 

Hipotekarioa:

15 urte

 

Pertsonala:

10 urte

 

 

 

Hipotekarioa:

3 urte sartuta

 

Pertsonala:

3 urte sartuta

Etxebizitza eta eraikinen birgaitzea, birgaitzea lotuta dagoenean alokairu-merkatuaren bitartekotzako programa publikoei berehala atxikitzeari Hipotekarioak

200 oinarrizko puntu

 

Pertsonala:

< 7 urte:

250 oinarrizko puntu

> 7 urte:

300 oinarrizko puntu

Hipotekarioak:

<=15 urte:% 1,75

 

 

 

Pertsonala:

<7 urte: 3%

>7 urte: % 4

 

 

% 1 subsidiatua

 

Tasazio-balioaren % 80.

 

 

Hipotekarioa:

15 urte

 

Pertsonala:

10 urte

 

 

Hipotekarioa:

3 urte sartuta

 

Pertsonala:

3 urte sartuta

MAILEGUEN ONARPENA ERREFERENTZIAZKO HILABETEA
01/01-03/31 Abendua
 04/01-06/30 Martxoa
07/01-09/30 Ekaina
10/01-12/31 Iraila

Gehieneko irekiera-komisioa: % 0,20

Ez eskuratzearen komisio erantsia: % 0,05

Sindikazio-komisioa: % 0,05

B.- BIRGAITZEKO FINANTZA TRESNA BEREZIA

Birgaitzeko finantza-tresna berezia finantza-lankidetzaren osagarria da, baina berme gehiago ditu kreditu-erakundeentzat; horrek ahalbidetzen die maileguak ematea partikularrei, jabeen komunitateei eta beste onuradun batzuei, finantza-lankidetzako hitzarmenekoak baino hobeak diren baldintzetan. Zehazki, finantza-tresna bereziak berme-funts bat izango du kreditu kobraezinetarako. Funts hori Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eratuko du, eta Finantzen Euskal Institutuak kudeatuko du.

Birgaitzeko finantza-tresna bereziaren testuak definitzen du zein diren Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren, Finantzen Euskal Institutuaren eta kreditu-erakunde sinatzaileen arteko lankidetzaren baldintzak, jarduera hauei begira: etxebizitza eta eraikinen birgaitzea, irisgarritasun unibertsala, eta efizientzia energetikoaren hobekuntza.

Laguntzen programa honen onuradunak honako hauek dira: etxebizitzen jabeak edo bloke edo etxaldeak konfiguratu arte bildutako eraikinen komunitateak, haien eraikuntza-data 1980aren aurrekoa bada eta jadanik hirigintza- eta egitura-egokitzapena badute, eta, halaber, udalak, tokiko erakunde txikiak eta etxebizitzen sozietate edo sustatzaile publikoak, eraikinen jabeak badira eta horiek alokatzera zuzentzen badira.

Hitzarmena eta tresna aldi berean indarrean egongo direnez, komenigarria da argitzea lehenengoa aplikatuko zaiela etxebizitza eta lurzoruaren alorreko jarduera babestu guztiei, eta bigarrena birgaitzearen alorreko jarduera babestuetara soilik zuzentzen dela. Nolanahi ere, alor horretan maileguak eman ahal izango dira bai finantza-lankidetzako hitzarmenaren kontura eta bai birgaitzeko finantza-tresna bereziaren kontura. Bi kasuetan, amortizazio-epeak eta interes-tasak berdinak dira, baina zenbatekoa ez. Hitzarmenaren kasuan ez bezala, berau tasazio-balioaren % 80raino soilik iristen baita, Administrazio Publikoetatik datozen diru-laguntzak deskontatu eta gero, Finantza-tresna berezia birgaitze-obraren aurrekontu babesgarriaren % 100eraino iristen da, diru-laguntzak deskontatuta, baina muga honekin: gehienez 18.000 euro mailegu eta etxebizitza bakoitzeko.

Maileguaren % 100 eskuratu ahal izango da berau formalizatzen den unean.