Skip links

Agreek lehenespenaren metodoa aurkeztu du EUSEWen

Energia Jasangarriaren Europako Astea (EUSEW) energia berriztagarri eta efizientearen erabilerari buruzko Europako urteko ekitaldi nagusia
da.

CINEA – Klima, Azpiegitura eta Ingurumenaren Europako Agentzia Exekutiboak antolatuta, bere egitarauaren baitan “Policy Conference” du sartuta; bertan, zenbait saiotan, energia jasangarriaren arloko politiken, jardunbide egokien eta ideien garapen berriak jorratu ziren.
“Gizarte-berrikuntza: Europa osoko eraikinen birgaikuntza integraturako motor bat” izenburupean, saioak berrikuntza integratuko metodologia baten alderdiak azaldu zituen, Etxebizitza Eskuragarria Ekimenaren baitan.

Agreeren aldetik, Tecnaliako Olatz Nicolas Buxensek proiektuaren lehenespen-metodologia aurkeztu zuen, izenburu honekin: “Gizarte-diagnostiko onak birgaikuntza energetikoko prozesuaren arrakastarako duen garrantzia”.

Saio horretan, Anna Athanasopoulouk, GROW – Barne-merkatu, Industria, Ekintzailetza eta ETEen Zuzendaritza Nagusiko “Hurbiltasuna, Gizarte-ekonomia eta Industria Sortzaileen” ataleko buruak, etxebizitza eskuragarri eta jasangarrien barrutietako gizarte-berrikuntzaren ikuspegi integratuaren testuingurua zehaztu zuen. Housing Europeko Clara Mafék, berriz, etorkizuneko etxebizitza-auzoek izan lezaketen itxuraren adibide batzuk aurkeztu zituen.

Saioaren moderatzailea Martin Willemart (DG GROW) izan zen, eta herritarren konpromiso inklusiboa sustatzeko hedatutako sorkuntza bateratuko mekanismoetan zentratu zen; horri begira, azpimarratu zuen beharrezkoa dela barruti/auzoaren indarrei eta aukerei buruzko azterketa eta diagnostiko exhaustiboak egitea, AGREE proiektuan garatutako metodologiaren bitartez.

Beraren ostean, Ermuko Udaleko Naia Merinok, FH Technikum Wieneko Momir, Tabakovicek eta APREko Riccardo Colettak –drOp, Prolight eta SUPERSHINE proiektuen koordinatzaileak, hurrenez hurren- honako arlo hauek identifikatu zituzten esku-hartzearen funtsezko faktore gisa: alderdi interesatuen konpromisoa eta udalaren sostengua, bai plan estrategikoak garatzeko eta bai auzoari buruzko ikuspegia
hedatzeko beharrak identifikatzeko.

Saioa eskuragarri dago esteka honetan:

Leave a comment