Agree proiektuak abian jarri ditu Donostian, Gasteizen eta Basaurin hautatutako auzoetako onuradunei proiektua bera eta proiektuaren ezaugarriak eta abantailak ezagutzera ematera bideratutako hainbat ekintza.
Egun hauetan Agree proiektuak hartzen dituen 3.208 etxebizitzetan bizi diren pertsonak gutun bat jasotzen ari dira, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak sortutako proiektua eta finantza-tresna espezifikoa zehatz-mehatz azaltzen duen informazio-liburuxka batekin.
Aldi berean, telefono bidezko arreta-zerbitzu bat jarri da martxan, zalantzak eta galderak erantzuteko eta interesdunen eskaerak orientatzeko. Ensanche XXIek, bestalde, auzokideei bilera batean aurkeztu zien joan den urriaren 29an, ostegunean, eta, beraz, hiru udalerrietako bizilagun bakoitzak proiektuaren informaziorako sarbidea du, eta zalantzak argitzeko aukera ere bai.
COVID-19aren pandemia erronka bat da bizilagunei proiektua azaltzeko orduan, eta, beraz, konponbide berritzaileak jartzen ari dira kudeaketan eta komunikazioan.
Kontaktu honetan 6.224 pertsonarengana heldu nahi da. Pertsona horiek 329 ataritan bizi dira Basauriko Federico Mayo-n, Donostiako Gaztelu eta Luistarrak kaleen inguruan eta Gasteizko Adurtza eta San Kristobalen.
Komunikazio horretan, proiektuaren helburua deskribatzen da, hau da, fatxaden birgaitzea eraginkortasun energetikoaren irizpideen arabera eta irisgarritasuna hobetzea igogailuak instalatuz. Gainera, zehatz-mehatz azaldu ahal izango da zer finantza-tresna eta Agree-k zer laguntza emango dien, parte hartzen duten hirigintza-sozietateen bitartez, bizilagunen erkidegoei, laguntzak eskatzeko eta izapidetzeko urratsetan aholku emanez.