Skip links

Hirigintza-sozietateek Agreeren aurretiazko azterlanak eta aurreproiektuak lizitatzen dituzte.

Kalkulatzen da lizitatutako azterlanen emaitzak 2021eko udaberrirako egongo direla eskuragarri.

Agree Proiektuaren barruan sartutako hirigintza-sozietate guztiek argitaratu dituzte fase honetan egingo diren aurretiazko azterlanen eta aurreproiektu teknikoaren lizitaziorako plegu desberdinak. Horrela, Basauriko Bidebik, Gasteizko Ensanche XXIek eta Donostiako Etxegintzak egoiliarren esku jarriko dituzte proposatutako konponbide desberdinak eta horien kostuen kalkulua.

Agree Proiektuaren xedea da egoiliarren bizi-kalitatea hobetzea, energia-aurrezpenaren eta irisgarritasunaren hobekuntzaren bidez, hautatutako bizitegi-eraikinetan inbertsioak bultzatuz.

Adurtza eta San Cristobal Gasteizen; Federico Mayo Basaurin eta Los Luises, Gaztelu eta Zarategi pasealekuaren inguruko eraikin-multzo bat Donostian; aurreikuspenen arabera, horiek guztiek lizitatutako azterlanen emaitzak izango dituzte 2021eko udaberrirako eta, horri esker, segurtasun handiagoarekin burutu ahalko dute eraikinen inguratzaile termikoaren birgaitzea, baita horien irisgarritasuna ere.

Lizitazio desberdinen inguruko informazio guztia dago argitaratuta Euskadiko kontratazio publikoko plataforman:

Donostia: https://www.contratacion.euskadi.eus/w32-kpeperfi/es/contenidos/anuncio_contratacion/expjaso34667/es_doc/es_arch_expjaso34667.html?ruta=/w32-kpeperfi/es/v79aWar/comunJSP/v79aSubmitBuscarAnuncioFiltro.do?estado=AL&origenSubHome=busquedaPersonalizada

Vitoria-Gasteiz: https://www.contratacion.euskadi.eus/w32-kpeperfi/es/contenidos/anuncio_contratacion/expjaso34312/es_doc/es_arch_expjaso34312.html?ruta=http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-kpeperfi/es

Basauri: https://www.contratacion.euskadi.eus/w32-kpeperfi/es/contenidos/anuncio_contratacion/expjaso34009/es_doc/es_arch_expjaso34009.html?ruta=http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-kpeperfi/es

Leave a comment