Skip links

Agree proiektuaren helburuak mekanismo berritzaileekin lortuko dira

Tecnaliak hiri-garapen jasangarriaren alorrean duen esperientzia ekartzen dio HORIZON AGREE proiektuari, eta kasu pilotuak aukeratzeko metodologia eta azterketaz arduratzen da, baita tokiko ekintza-plan baten diseinuaz ere, birgaitzea sustatzeko xedez.  Elkarrizketa honetan, Patricia MolinaTecnalia-ko Hiri-Transformazio Laborategiko ikertzaile liderra, aurreratzen du udalei zuzendutako gida bat erredaktatuko dela, diagnostiko-metodologia batekin, eraikitako etxaldeen birgaitze integralerako. Gida hori funtsezko tresna izango da proiektuaren erreplikazioan, eta berari esker Tecnaliak espero du berrikuntza bultzatzea eraikinen birgaitzearen sustapenean, estatu eta Europa mailan.

 

  1. Zer eginkizun egotzi zaio Tecnaliari AGREE proiektuan?

Tecnaliaren ardura da metodologia definitzea eta behar tekniko eta sozioekonomikoen azterketa garatzea, hiru kasu pilotu aukeratzeko; halaber, birgaitzea mobilizatzera zuzendutako tokiko Ekintza-plana diseinatu behar du, Birgaitzearen alorreko Hirigintza-sozietateekin batera. Tecnaliak, gainera, finantziazioari, gobernantzari eta eskariaren agregazioari buruzko neurri berritzaileak garatuko ditu, Eusko Jaurlaritzarekin batera, birgaitzea sustatzeko xedez; halaber, inplementaziorako proposamenak hedatuko ditu, bai nazio mailan eta bai Europa mailan.

 

  1. Zer esperientzia eta sinergia ekar ditzake korporazio teknologikoak ekimen honetan baliatzeko?

Tecnaliak hiri-garapen jasangarriaren garapenaren sustapenean duen esperientzia ekartzen dio AGREEri, ikuspegi integratu batez, udalerriekin egindako lan eta proiektuen bitartez, hala nola H2020ko FosterREG, ZenN, eta baita Europako eta Latinoamerikako udalerri batzuei eskainitako berrikuntza-aholkularitza garatzearen bidez ere.

HORIZON AGREE proiektuan, Tecnaliak aurreko proiektu batzuetan azterketa, diseinu eta inplementazioaren alorretan garatu dituen metodologiak aplikatzen dira, hala nola EAEko parke eraikian esku hartzeko beharren Diagnostikoa (Eusko Jaurlaritza, 2012), Sestaoko hiri-berroneratzerako lehentasunezko eremuak Mugatzeko lana (Sestao (Sestao Berri, 2014), 1950-70 hamarkadetan EAEn eraikitako auzoen Hiri-berroneratzerako Gida Metodologikoa (IHOBE, 2019) edo Energiari eta potentzial berriztagarriari buruzko azterlana Durangoko hiri-berroneratze jasangarrirako (2019).

 

  1. Euskadiko etxebizitza-eraikinen erdiak baino gehiago 1980 baino lehen eraiki ziren, efizientzia energetikoari buruzko inolako erregulaziorik ez zegoenean. Diagnostiko komun bat egin daiteke orain dauden gabeziez?

AGREE proiektuaren baitan, “Eraikitako etxaldeen diagnostikorako gida metodologikoa, haien birgaitze integralerako” izeneko gida garatzen da; beraren helburua da Udalek heldu ahal izatea euren udalerrietako birgaitzeari, beharrei buruzko azterketa objektibo batean oinarrituta, aukera lehenetsiz.

Eskuliburu hori funtseko elementu bat izango da AGREE Akademiaren zenbait jardueraren bitartez garatuko den erreplikazio-prozesurako, eta horrek ahalbidetuko du birgaitze energetikoa beste udalerri batzuetan sustatzea.

 

  1. Zer helburu konkretu espero dituzue lortzea proiektu honetan parte hartzearen bidez?

Eskaria aktibatu eta agregatzeko mekanismo berritzaileak garatzea eta hedatzea, gobernantza hobetzea eta finantziazio-irtenbide pertsonalizatuak lagungarriak izango dira TECNALIAren konpromisorako, alegia, oraingo hiriaren plangintza integratu eta dinamikoa sutatzearekin hartutako konpromisorako, dimentsio anitzeko ikuspegi parte-hartzaile batez, hiria biziberritzeko eta berroneratzeko, erabakiak hartzea errazten duten garapen teknologikoetan oinarritutako irtenbideak aplikatuz.

Leave a comment