Europako proiektuak Intensify -tokiko komunitateen ahalduntzearen bidez karbono-isuriak murrizteko ekimena- mintegi telematiko bat antolatu zuen joan den uztailaren 2an, 2012an Europako Kapital Berdea izendatu zen hiri horretan egiten diren energia-efizientziaren jarduerak ardatz zituena. Energia-kontsumoa murrizteko eta, ondorioz, karbono-isuriak murrizteko eraikinen eta etxebizitzen efizientzia funtsezkoa da proiektu europar honetarako.
“Euskal Hiri-birsorkuntza – Komunitatea berroneratzea” izeneko online mintegiak azpimarratu zuen azken alderdi horren garrantzia, kaltetutako komunitateak inplikatzearena, hain zuzen, birgaitze-ekimenen arrakasta bermatzeko. Ildo horretan, AGREE proiektua garatzen ari den jarduerak Olatz Nicolas-ek azaldu zituen. Tecnaliako Eraikuntzako Teknologien arlokoa da bera, eta Vitoria-Gasteizen AGREE proiektuan parte hartu duten eraikinak hautatzeko erabilitako metodoa azaldu zuen. Horrela, agregazioaren garrantzia azpimarratu zuen bizitoki-eraikin pribatu horien eraginkortasun energetikoa modernizatzeko inbertsioak bultzatzeari begira. Hizlariak eskaera eta agregazioa bideratzeko garatutako eta inplementatutako mekanismoak azaldu zituen, baita AGREE proiektuaren harira eskainitako finantza-konponbide pertsonalizatu berritzaileak ere.
Olatz Nicolas-ekin batera, mintegian parte hartu zuten Alberto Ortiz de Elgeak (VISESA), Arabako hiriburuko Koroatzea auzoko esperientzia komunitarioak azalduz, eta Joserra Lópezek (EVE), Opengela proiektua aurkeztuz, auzokideentzako leihatila bakar gisa auzo-bulegoak irekitzeari buruzko egitasmoa, hain zuzen.